Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Abenduaren 10ean, Calvert-en, Alabama, Estatu Batuetako Thyssenkrupp lantegi berriaren inaugurazio ofiziala ospatu zen. Proiektu hau hamarkada honetako inbertsio handienetariko bat da, bost bat milioi dolar. Lantegi berri honek bost milioi tonatako karbonozko altzairua eta altzairu herdoilgaitza fabrikatuko ditu. FAGOR ARRASATEk akaberako linea guztiak hornitu ditu, lantegi berri honetan linea gehien instalatu dituen hornitzaileetariko bat izanik. Zehazki, hornitu diren lineak hauek dira: ikuskatzeko bi linea handi, lodiera handiko altzairua luzetara mozteko linea bat, hutseko pilatzailea duten zeharka mozteko bi linea, etekin handiko hiru luzetarako linea, pick-up pilatzailearekin konbinatutako linea bat, eta paketatze linea bat. Fagor orain dela bi urte baino gehiago akaberako plantaren hornitzaile nagusi hautatu zuten, hornitzaile iparamerikar, italiar eta alemaniarrak lehiakide izanik. Hautapen honek altzairuaren sektorean gure etxearen prestigioa erakusten digu. Lantegi berriak 630.000 metro karratu estali ditu eta zerotik hasita jaso dute, hiru urtetan zehar, ingeniaritzaren arrakasta bikaina izanik.
Gain-gaineko inaugurazio honetan egon zirenen artean hauexek: Mr Schulz TKS-ko Zuzendari Orokorra, Alabamako Gobernadorea Mr. Riley, Estatu Batuetan Alemaniako enbaxadorea, Obamaren ordezkari berezia, Mrs Hariton eta Estatu Batuetako Thyssen enpresaren arduradun nagusiak. Guztira, politika, finantza eta industria arloko 4000 pertsona gonbidatu zituzten. Fagor Arrasate Felix Remirez, Iera Loinaz, Antxon de la Fuente eta Tank Gonzalezek ordezkatu zuten Thyssenek gonbidatuta.
Zeremonian buffet zerbitzua eman zuten eta ekitaldi ugari izan ziren; Mr.Schulz eta JMr. Rileiren hitzaldia, ikuskizunak, Sindónica de Mobile Orkestaren interpretazioa eta altzairuz egindako jantzien modelo pasea. Ekitaldiaren amaiera gisa, Johnny Van Zand-el zuzendutako Linyrd Skinyrd rock talde ospetsuak jo zuen, abesti ugari jo zituen, eta nola ez, Sweet Home Alaba, garai guztietan arrakasta handia izan duen abestia.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.