2013-10-15

FAGOR ARRASATE BLECHEXPO azokan izango da dituen aurrerapen teknologikoak erakusteko

BlechExpo azoka indarra hartzen ari da azken urte hauetan deformazio bidezko makina erreminta sektorean eta fabrikazio, soldadura eta piezen akaberako sektorean.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE BLECHEXPO azokan izango da dituen aurrerapen teknologikoak erakusteko

Datorren azaroaren 5 eta 8 bitartean Sttugarten, Alemanian, BlechExpo azoka egingo da. Europa mailan garrantzitsuenetako bat da makina erreminta sektorean eta batez ere deformazio bidezko makina erreminta sektorean. Fagor Arrasate mundu mailan liderra da prentsak eta estanpazio sistemak diseinatu, fabrikatu eta hornitzen, laminazio lineak egiten, xafla metalikoak prozesatu eta ebakitzen eta pieza konplexuak egiteko sistema bereziak ekoizten. Beraz, azoka honetan sektorerako azken garapenen berri emango du, bereziki serboprentsak erakutsiko ditu, abiadura handiko prentsa lineak eta Waveline sinkronizatuak, altzairu eta aluminiorako serboblankinak, FlexCell estanpazio sistema kateatuak, ebaketa longitudinala duten lineak hortzen aldagailu automatikoarekin eta robotizatuarekin edo kuxin inteligente aktiboak dituzten prentsa hidraulikoak.
Fagor Arrasate Alemaniako automobil ekoizle nagusien eta Europako altzairu produktore garrantzitsuenen partner lehenetsia da.
8. Halleko 8312 standean bisita gaitzazu