Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Ekainaren 30ean Cloud-based Rapid Elastic Manufacturing proiektu europarreko kideek Fagor Arrasate bisitatu zuten.
Fagor Arrasate CREMA proiektu europarreko kideek bisitatu zuten. Urtarriletik dabil Fagor Arrasate proiektu horretan eta hiru urteko iraupena izango du. Proiektuaren bigarren bilera Euskadin egin zenez, aukera hori aprobetxatu eta Fagor Arrasate bisitatzera etorri ziren partzuergoa osatzen duten kideak, bertako instalazioetan baitago proiektuaren demostratzaileetako bat. Beste enpresa batzuetako ordezkariak, zentro teknologikoetakoak eta 4 herrialde europarretako unibertsitateetako ordezkariak etorri ziren.
CREMA (Cloud-based Rapid Elastic Manufacturing) Horizonte 2020k laguntzen du diruz, B+Gri laguntza emateko EBeko programak eta 5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du. “Factories of the Future” ekimenaren baitan dago, etorkizuneko lantegi horientzat balio erantsi handiko teknologiak garatzera bideratuta.
CREMAk hodeian kokatutako plataforma bat garatu nahi du, prentsentzat mantentze prozesu adimenduna lortzeko. Prozesu hau, hornitzaileen, mantentze-teknikarien eta bezeroen makinen arteko kudeaketa eta koordinazioan oinarrituta dago. Helburuak hauek dira: makinen gelditze ez desiratuak gutxitzea, interbentzio denborak murriztea eta makinek produktibitatea eta eskuragarritasuna handitzea zerbitzu adimendu horiekin.
Fagor Arrasaten izango da proiektuaren bilerarik garrantzitsuena 2017ko ekainean, proiektuan gauzatuko den demostratzailea erakutsiko baita bertan.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.