2010-06-30

FAGOR ARRASATE erakusketari gisa egon zen Bilbon ospatutako 2010eko MAKINA ETA ERRAMINTAKO ESPAINIAKO BIENALEAN

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE erakusketari gisa egon zen Bilbon ospatutako 2010eko MAKINA ETA ERRAMINTAKO ESPAINIAKO BIENALEAN
FAGOR ARRASATE erakusketari gisa egon zen Bilbon ospatutako 2010eko MAKINA ETA ERRAMINTAKO ESPAINIAKO BIENALEAN. Feria hau Espainiako garrantzitsuena da Makina Erremintaren sektorean. Krisiaren eragina igarri bazen ere, gure standak bisita kopuru handia izan zuen eta, garrantzitsuagoa dena, horietako asko proiektu zehatz eta interesgarriekin epe motzera.
 
Ferian Fagor Arrasatek merkatuan produzitzen ari den produktu berri sorta handia nabarmendu zuen. Horien artean nabarmentzekoak dira serboprentsa aurreratua, profilaketa aldakorra, estanpaziozko gogortzea edo press hardening, xafla elektrikoa lantzeko sistema berriak, WAVE LINE prentsa lineak robotizatzeko linea berria, altzairu eta aluminioa prozesatu eta fabrikatzeko talde siderurgiko berriak edo urpekontziak fabrikatzeko Espainian egin den prentsa hidrauliko handiena. Berrikuntza horiek guztiak interes handia piztu zuten bezeroen artean eta erakusten du zergatik den Fagor Arrasate merkatuko liderra.