2009-02-28

Fagor Arrasate Errusiako Blech-ean

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasate Errusiako Blech-ean
Fagor Arrasatek parte hartu du, Siderurgiako dibisioaren bidez, San Petersburgon ospatu den Blech Errusia 09 ferian. Krisi ekonomikoa egonda ere, feriak izan duen asistentzia nahiko altua izan da eta altzairu fabrikatzaile eta zerbitzu zentro handi guztiek bisitatu gintuzten gure standean. Feria honek Europa Mendebaldean Blech Hannoverrek duen funtzioa izan nahi du herrialde eslaviarretan.
 
Fagor Arrasate azken urte hauetan funtsezko erreferente bilakatu da altzairu ebaketa lineen hornikuntzari dagokionez, bai material fin eta delikatuetan (adibidez automobileko sektorera zuzendutakoak) bai industria astunera zuzendutako lodiera handikoetan. Era berean, estanpazioaren sektorean Fagor partner garrantzitsu moduan sendotzen ari da merkatu hartan.