2016-07-21

FAGOR ARRASATE ETA CNPT-REN ARTEKO KOLABORAZIO AKORDIOA

Ekipo siderurgikoak Txinan hornitzeko Fagor Arrasateren gaitasuna handituko du

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE ETA CNPT-REN ARTEKO  KOLABORAZIO AKORDIOA

Fagor Arrasatek eta  CNPT enpresa txinatarrak (China NonFerrous Processing Technology  ) metal ez ferrikoetara dedikatutako ekipo siderurgikoak  hornitzeko kolaboratuko dute merkatu txinatarrean. Horrela bien artean duten ezagutza teknikoa eta  fondo komertziala metatuko dute Txinan (munduko merkatu siderurgikorik garrantzitsuena) makina laminatzaileak eta prozesu lineak eskaintzeko. Fagor Arrasatek know-how zabala eskainiko du makina hauetan: laminatzaile itzulgarri aurreratuak, margoketa-lineak, skin passak, birbobinatze lineak, foil millak, tentsio baxuko lautze lineak eta aluminio, latoi, brontze eta beste material ez ferrikoen prozesaketa ekipoak. CNPTk berriz, bere ezagutzaren ekarpena egingo du makinak bezero txinatarren berezitasunetara egokitzeko eta era berean bere sare komertzial handia eta ekoizteko kapazitate handia ere eskainiko du, epe txikiagoetan linea lehiakorragoak egitea ahalbidetuz.