2016-03-17

FAGOR ARRASATE eta KONIKERREK MANTIS proiektu europarraren bigarren bileran parte hartu dute

MANTIS (Cyber Physical System based Proactive Collaborative Maintenance, sistema ziberfisikoetan oinarritutako mantenimendu kolaboratibo proaktiboa) hiru urteko iraupena duen proiektu europarra da eta Europar Batasuneko ECSEL-JU programak diruz lagundutakoa (30 milioi euroko aurrekontua)

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE eta KONIKERREK MANTIS proiektu europarraren bigarren bileran parte hartu dute

Proiektua Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak lideratzen du eta 47 sozio europarrek hartzen dute parte, horien artean FAGOR ARRASATE, KONIKER eta IK4-Ikerlan daudelarik.

Otsailaren 22, 23 eta 24an Lisboan, Portugalen, MANTIS proiektu europarraren bigarren bilera egin zen ; Industria 4.0 alorreko anbizio handiko proiektua da eta helburua hauxe da: hodeian mantenimendu industrialerako zerbitzuak emango dituen plataforma diseinatu eta garatzea. Bertan, sentsore edo txertatutako sistemek prozesua monitorizatuko lukete eta sistema adimenduak erabakiak hartzerako orduan lagungarriak izango lirateke etorkizuneko errendimendua kontuan hartuz, berehalako akatsak aurreikusiz eta prebenituz. Horrela, mantenimendua modu proaktiboan programatu ahalko da kostuak murriztuta eta materialen aprobetxamendua hobetuta. Proiektuaren emaitzak 4 eszenatokitan balidatuko dira: produkzio aktiboen mantentzea, ibilgailuen gestioa, energia produkzioa eta osasun alorreko ekipamenduen mantenimendua.

FAGOR ARRASATE eta KONIKERrek estanpazio sistemen mantenimenduarekin zerikusia duen lehen eszenatokian parte hartuko dute. Proiektuan parte hartzen duten hainbat zentroren laguntzarekin FAGOR ARRASATEk puntako teknologia sartuko du osagarririk kritikoenetan sendotasuna  eta funtzionaltasuna hobetzeko, mantenimendu proaktibo eta prediktiboarako jarduerak erraztea xede duelarik. Azken helburua litzateke prentsen eta bere osagarrien fidagarritasuna handitzea, bezeroen etxeetan produkzio geldiuneek sortzen dituzten kostuak murrizteko. Teknologia honek mantenimendu estrategiak hobetuko ditu, prentsaren osasun estrukturala, bielen esfortzuak, engranajeen higadura eta zorroen egoera monitorizatuz eta aztertuz.