Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
MUNDU MAILAN TXAPA METALIKOA PROZESATZEKO ETA EGOKITZEKO SOLUZIOEN KATALOGORIK HANDIENA DUEN ENPRESA SORTU DA
Fagor Arrasate Koop. E.-ak. eta Onapres Koop.E.-ak, biak ere Mondragon Korporaziokoak, bere aktibitateak bat-egitea onartu dute. Horrela, mundu mailan txapa metalikoa prozesatzeko eta egokitzeko soluzioen katalogorik handiena duen enpresa sortu da. Epe formalak bete ondoren, Fagor Arrasatek xurgatuko du Onapres Koop. E. eta deformazio bidezko makina erreminta ekoizlerik handiena bihurtuko da, ia zortziehun langilerekin, herrialde desberdinetan 7 lantegi dituena eta kontsolidatutako 300 milioi euroko fakturazioa duena. Honegatik guztiagatik Europa mailan handiena izango litzateke edozein makina erramintako ekoizlerekin konparatuta eta estanpazioan bigarren handiena.
Fagor Arrasate liderra da ondorengoak diseinatu, egin eta hornitzen: prentsa eta estanpazio sistemak, bobina metalikoak prozesatu eta ebakitzeko lineak eta txapazko pieza konplexuak fabrikatzeko ekipo bereziak. Onapres ere 50 urte baino gehiagoan erreferentziazkoa izan da mota askotako prentsa hidraulikoak deseinatu eta fabrikatzen: trokelen probak egitekoak, produkziokoak, konpontzaileak, press-hardening-ak, piezak SMC eta konposite-n edo forjan fabrikatzekoak. Bi enpresa hauek azken urteetan elkarrekin kolaboratzen ari ziren begi bistakoa zelako bai bezero eta bai produktuetan zuten sinergia, batez ere automobil sektorean bezero garrantzitsu hauekin: Volkswagen, Ford, Audi, General Motors, Gestamp, Benteler, Ogihara, PSA, Volvo eta abar.
Konpainiako bozeramale batek esan zuen “Automobil sektoreko gure bezeroentzat partner global bat ari gara sortzen, irtenbide integral eta osoak emateko gai izango dena, edozein alorretan ekipoak inplantatu ditzakeena; piezek behar duten edozein materialentzat, bai metal edo composite-zkoak izan; edozein teknologiarekin, mekanikoa zein hidraulikoa; produktuen portafolio integratua eta berezkoa duena; kalitatean, produktibitatean, sendotasun enpresarialean, teknologian eta martxan jartzeko azkartasunean abantaila ukaezinak dituena.”
Akordioaren legezko figura xurgatze bidezko bat-egitea da, bi enpresetako zuzendaritzek aho batez onartua eta bietako Batzar Nagusiek gehiengoz berretsia. Bi konpainiek dagoeneko kultura enpresarial eta baloreen kultura berdinak dituzte eta sinergia handia espero da produktibitatean, bezeroenganako zerbitzuan, garapen teknologikoan eta lehiakortasunean.
“Bat-egite hau mugimendu estrategikoa da eta gure bezeroei balio erantsia ematen die. Ziur gaude elkarketa honek gure abantaila konpetitiboa oraindik gehiago handituko duela bai salmentetan, teknolgian, B+Gean eta zerbitzuan, bezero eta hornitzaileekin gure harreman estuak hobetuz. Eskaintza osagarriak katalogo bakarrean bat-egitean, automobileko sektoreari irtenbideen eskaitza aurreratuagoa eta osoagoa egin diezaiokegu. Gure bezeroekin izandako elkarrizketetan oso ongi baloratu dute bat-egite hau”- esan zuen Fagor Arrasateko zuzendaritzako kide batek. Beraz, Zamundioko lantegia, Fagor Arrasateko Teknologia Hidraulikoaren Zentru Nagusia bilakatu da.
Arrasate, 2013ko maiatzaren 10a
FAGOR ARRASATE S.Coop. San Andres, 20 20500 Mondragón fagorarrasate@fagorarrasate.com fagorarrasate.com
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.