Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Topaketa datorren abenduaren 27an izango da Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Talde Industrialak stand propioa izango du eta hitzaldien programan parte hartuko du.
Fagor Arrasatek, automozio, siderurgia eta etxetresnetan metala eraldatu eta prozesatzeko irtenbide teknikoetan liderra izanik, berriro ere presentzia nabarmena izango du Gipuzkoa Talent foroaren 3. edizioan. Abenduaren 27an izango da Donostiako Miramon Parke Teknologikoan. Foro honetan hitzaldi bat ere emango dugu eskaintzen ditugun lan aukerak azaltzeko eta horrez gain, stand bat ere izango dugu ezagutu nahi gaituzten guztiei harrera egiteko.
Etengabe hazten ari garen erakundea gara eta batez ere ingeniaritza alorreko profilen bila gabiltza. Pertsona dinamikoa, mundura irekia eta ondo egindako lana lortzen saiatua bazara, karrera profesional interesgarria eskain diezazukegu. Ingeniaritzako proiektu garatuetan parte hartu nahi baduzu, ideia berriak garatu, mundu osoan zehar produkzio ekipoak diseinatu eta instalatu nahi badituzu, ekipo irabazle baten parte izan nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri guregana.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.