Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Euskal misio enpresariala Indiara
Fagor Arrasate parte hartzaile garrantzitsua eta beharrezkoa izan da Indiara egindako euskal misio enpresarialean. Misio horren buru Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da, Industria sailburua den Unda jaunarekin eta Mondragón Corporacioneko lehendakari eta Fagor Arrasateko ordezkariekin batera. Beste 80 enpresek ere parte hartu dute.
Egun hauetan, Indiako enpresa eta erakunde garrantzitsuekin harremanak izan dituzte. Gainera, SPRIk kolaborazio hitzarmena bat sinatu du Mondragón Corporacionekin eta hori dela eta, talde kooperatiboak Punen eraikitzen ari den parke industrialeko 160.000 metro karratutik 40.000 metro karratu utziko ditu, Corporación kanpoko beste enpresa batzuk ere han inplantatu ahal izateko. Parke hau jadanik eraikitzen ari dira eta Puneko gunean dago Maharashtra estatuan. Bi campusetan banatuta dago, bat Shirwal zonaldean 60.000 metro karraturekin eta bestea Andori-n (160.000 metro karratu).
Misio honen barruan, Unda industria sailburua SAIL altzairutegiko arduradun nagusiekin elkartu zen. Altzairutegi horretan, hain zuzen, Fagor Arrasatek ebakitze linea handiak instalatu ditu orain gutxi -luzetarakoa eta paketetzailea- zehazki SALEMeko lantegian, herrialdearen hegoaldean, altzairu erdoilgaitza ekoizten duen lekuan. SAILek urtean 14milioi tona altzairu ekoizten du.
Argazkietan harrera ofiziala ikus daiteke.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.