2020-03-02

FAGOR ARRASATE SENDOTU EGIN DA ERREFERENTE GISA, TPVrentzat 30.000 kN-KO SERBO TRANSFER BAT EGINGO BAITU

-Punta-puntako ekipoa erakutsiko du ate irekien jardunaldi batzuetan, martxoaren 23tik 27ra bitartean.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE SENDOTU EGIN DA ERREFERENTE GISA, TPVrentzat 30.000 kN-KO SERBO TRANSFER BAT EGINGO BAITU

Fagor Arrasatek 30.000 kN tonako Serbo Transfer prentsa handi bat eta 10.000 kN-ko serbo prentsa hornituko dizkio TPV Groupi, automobil-industriarako piezak estanpatzeko. TPV Eslovenian kokatutako TIER1 garrantzitsu bat da, Europako OEM nagusiak hornitzen dituena.

Tonaje handiko prentsak 7 metroko mahai bat du, eta bobina eta desapilatzeko makina elikatzeko linea trinko bat dauka. Serbo transfer teknologiak malgutasun handia ematen dio hainbat materialetan pieza mota desberdinak estanpatzeko, baita produktibitate handia eta enbutitzeko zailtasunak dituzten materialetan piezaren kalitate handia ere.

10.000 kN-ko prentsak, era berean, 4,5 metroko mahaia eta bobina luzeko elikadura lerroa ditu. Blanking eta progresibo lanak egingo ditu.

Eskari berri honekin, Fagor Arrasatek 30.000 kN edo gehiagoko prentsen diseinuan eta fabrikazioan 13 erreferentzia ditu Europa, AEB, Mexiko eta Txinako OEMs eta TIER1etan. Proiektu berri hori enpresak Erdialdeko Europan hedatzen jarraitzeko egin duen apustuaren emaitza da; izan ere, 100 erreferentzia baino gehiago ditu inguru horretan instalatutako OEMen, TIER1en eta TIER2en artean. Inplantazio hori Brnoko (Txekiar Errepublika) MSV azokaren aurreko edizioan lortutako arrakastan islatzen da, non Fagor Arrasate sektoreko enpresa garrantzitsuenekin bildu baitzen.

Tona askoko prentsa izango da Fagor Arrasatek martxoaren 23tik 27ra bitartean antolatuko duen ate irekien astebeteko protagonista. Bertan, bere bezeroek Arrasateko instalazio nagusiak bisitatu ahal izango dituzte, ekipoa in situ eta martxan ikusi ahal izateko. 30.000 kN-ko beste prentsa bat ere ikusi ahal izango dute, ultra erresistentzia handiko altzairua (UHSS) estanpatzeko prestatua, munduko estanpatzaile talde handienetako batentzat.

TPVri buruz

TPV automobilgintzaren hornitzaile garrantzitsua da, eta txasis eta gorputz osagaiak, eserlekuetako piezak eta OEMetarako eta TIERetarako motor-junturak garatu eta ekoizten ditu. 5 lantegi ditu Eslovenian, 1 Serbian, eta laster inplantatuko da AEBetan eta Txinan.