Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasatek 4.0 mantentze industrial proiaktiboari buruzko eskarmentu eta ezagutza eskaini dizkio Mantis proiektu europarrari, eta honek liburu batean jaso ditu ondorioak. Mantis ekimena Mondragon Unibertsitateak gidatu du eta 47 bazkide europarrek parte hartu dute, horietako 6 Korporaziokoak, hala nola, Fagor Arrasate, Koniker, MSI, Ikerlan Mondragon Zentro Korporatiboa eta Goi Mailako Eskola Politeknikoa. Mantentze proaktiboko mundu mailako erreferente gisa, Fagor Arrasatek aktiboki parte hartu du proiektu europarrean. Instalazio eta ekipoen urruneko monitorizazioan 4.0 teknologia garatzeko apustua egin du eta hori salto kualitatibo handia izango da aktibo industrialen bizitza erabilgarria kudeatzeko, ikuspuntu erreaktibo batetik proaktibo batera jauzi eginez. Soluzio aurreratuko FA Link MAP plataforma monitorizatuak makinaria guztiaren informazio zehatza emango dio bezeroari denbora errealean eta OEE adierazleen informazioa ere bai. Parametroak etengabe neurtzen dira, makinariaren egoeraren irudi konstantea eskainiz eta ez momentu jakin bateko irudi finko bat. Horrela, arazoen jatorria ezagutu eta hobetu behar diren alorrak identifikatuko gero konpondu ahal izateko. Mantis proiektuan argitaratutako liburuak mantentze proaktiboarekin lotutako ideia kontzeptualak azpimarratu nahi ditu, kasu praktiko aipagarriak eta enpresa industrialetan duen eragin ekonomiko zuzena eta zeharkakoa. Mantentzean, denbora faktore kritiko bat da eta horregatik, proiektua honako hauetan zentratu da: ekipo edo aktiboetako datuak nola monitorizatu, aztertu eta bisualizatu; balizko edozein akatsi aurrea hartzeko, kalteak aurreikusteko eta kostuak aurrezteko
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.