Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasate Automotive Composites Conference and Exhibition (ACCE) azokara joango da. Novi-n izango da (Michigan, AEB) irailaren 5etik 7ra bitartean. Mundu mailako azokarik handiena da automobileko konpositeen arloan.
207 standean kokatuko da Fagor Arrasate eta han material konposatuak konformatzeko dituen sistema lehiakor eta produktiboenak erakutsiko ditu, SMC, GMT, D-LFT prozesuekin eta RTMko aldaerekin, besteak beste.
Prozesuen garapenean bezeroei laguntzeko, Fagor Arrasateko teknikari batek fabrikazio prozesuei buruzko ikerketa-proiektu bat azalduko du hitzaldi batean. Ikerketa hori, Grupo Antolin enpresarekin batera garatu da. Izenburua honako hau da: “Zati estruktural termoplastikoentzako fabrikazio prozesuaren kontzeptu berria”.
ACCE azoka, sektore horretako ekitaldirik nagusiena da eta mundu guztiko erakustaile eta hizlariak erakartzen ditu, automozioko OEMs eta Tier hornitzaile nagusietatik datozenak. Azokan, konposite termoplastiko eta termoegonkorretako azken aurrerapenak erakusten dira eta auto, furgoneta eta beste garraiobideetan nola aplikatzen diren ere ikusten da.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.