Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasateko aldizkari informatiboaren 33. alea argitaratuta dago jada, 2015eko lehen seihilabetekoari dagokiona.
Edizio berri horretan, txapa konformazioko teknologia berritzaileei buruzko artikulu interesgarriak daude. Zehazki, bi linea deskribatzen dira: Indian instalatu den serbo blanking berriaren ezaugarri eta prestazioak (blanking hori, automobilgintza sektoreko OEM nagusietako batean instalatu zen) eta oso aurreratua den trapezioak ebakitzeko linea bat, automobileko piezak ekoizteko erabiliko den aluminioa prozesatzeko linea, hain zuzen. Gainera, beste artikulu batek, paralelismo kontrolak konposite piezak egiterakoan duen eragina azaltzen du eta Fagor Arrasateko prentsa hidraulikoen azken aurrerapenak azaltzen dizkio irakurleari. Halaber, Arcerlor Mittalerako inspekzio linea berriari buruzko artikulu bat ere badago. Linea horrek produkzio gaitasunarekin lotutako arazo bati irtenbidea eman dio eta automobileko sektorean linea zaharrak modernizatzeko erronkari erantzun dio, epe luzeagoan produktiboak izatea lortuz. Izozkailuen kabineteak egiteko linea automatiko bati buruzko artikulu bat ere badago, instalazio horren prozesu guztiak azaltzen dituena.
Fagor Arrasatek, txapa lanen sektorean, bere bezeroen arazoei irtenbidea topatzeko duen gaitasuna azaltzen dute artikulu horiek.
Azkenik, Fagor Arrasateko 33. aldizkari informatiboak, konpositearekin egin litezkeen autoen sabaiei buruzko saiakera interesgarri bat ere badu, alde on eta txarrak eta irtenbidearen errentagarritasun ekonomikoa aztertuz. Argitalpen honetan, beti bezala, Fagor Arrasatek azoketan eta kongresuetan duen presentziari buruzko berriak eta enpresaren azken notizia komertzialak ere irakurri ahal izango dira.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.