Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Servoblanking berriak prestazio altuko abiatze/gelditze sistemadun huts-apilatzailea du.
ARCELORMITTAL GONVARRI SSC-k (Eslovakian) FAGOR ARRASATEri servoblanking linea berria eskatu dio eta Senicako lantegian instalatuko da.
Ebakitze-servolinea horrek servoprentsa bat du 1200MPa-ra arteko erresistentzia altuko altzairuak eta 550 Mpa arteko aluminioa forma konplexudun formatuetan ebakitzeko. Oso instalazio aurreratua da, abiadura altuan lan egiteko gai dena, lineak 120m/minutuko abiadan lan egiten duelako eta servoprentsak 90 golpe minutuko abiada hartzen duelako. Prozesatu beharreko banda 2100 mm-ko zabalerakoa izango da, 3 mm arteko lodierakoa altzairuan eta 2,5 mm-koa aluminioan. Lineak malgutasun eta errendimendu ona du hainbat material prozesatzen dituelako kadentzia altuan. Sarrerako bobinak diametro handia izan dezakete, 32 tonatara iristen direlako eta aluminioan dentsitatea askoz txikiagoa delako. Ebakitako formatuak 4 metro arteko luzera izan dezakete. Servoprentsak 8000 KN-ko kapazitatea du eta 4800×2500 mm-ko mahaia. Aldaketa azkarrerako beharrezko elementu guztiak ditu.
Bestalde, eta aluminioa magnetikoa ez denez, servoblanking berriak prestazio altuko abiatze/gelditze sistemadun huts-apilatzailea du
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.