Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Urtarrilaren 23tik 27rako astean, Fagor Arrasatek ate irekien astea antolatu zuen eta oso harrera ona izan zuen, ehun aditu baino gehiago eta auto fabrikatzaile eta estanpatzaile nagusienetako goi karguak ere etorri zirelako.
Fagor Arrasatek urtarrilaren 23tik 27ra antolatutako ate irekien astea oso arrakastatsua izan da eta asistentzia aldetik zeuden aurreikuspen onenak ere gainditu dira. Astean zehar, WAVE LINE estanpazio sistemako zati bat martxan erakutsi da- funtzionamendu jarraia duen prentsa-linea robotizatua- eta estanpazio konbentzionalean baino produkzio askoz altuagoa lortzen duen linea da. Laster Volkswagenek Hegoafrikan duen lantegian instalatuko da.
Astean zehar, besteak beste, honako lantegi hauetako aditu eta arduradun nagusien bisita jasotzeko pribilegioa izan genuen: Ford, VW, Seat, Audi, BMW, Gestamp, Magna, AIC, EStampaciones Rubí, Voest Alpine, Bushan Steel, CDW, General Motors, Magnetto eta Sitech.
Hauek dira etorri ziren pertsonalitate batzuen izenak: Bernabe Unda , Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua; Francisco Riberas , Gestamp Automocioneko lehendakaria, Dietmar Mommendey, Audiko erosketa zuzendaria; Pedro Delgado, E. Rubiko zuzendari nagusia; X. Ortueta, AFMko lehendakaria; J. M. Aldekoa, Mondragon Korporazioko lehendakaria; E. Wagner, BMWko erosketa arduraduna eta beste asko, prentsa ohar honek duen tamaina laburragatik aipatu gabe geratzen direnak.
WAVE LINE sistema munduan aitzindaria da eta FAGOR ARRASATEK mundu mailako erreminta makina sektorean duen aitzindaritza erakusten du. FAGOR ARRASATEk produkzioaren %95 esportatzen du eta sektorean Europako bi enpresa garrantzitsuenetarikoa da.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.