2015-05-18

Fagor Arrasatek banda metalikoaren bukatze eta prozesatze fabrikatzaileen artean lehen posizioa lortu du Estatu Batuetan.

Erabiltzaileen gehiengo handi batek FAGOR ARRASATE aukeratu du lehen hornitzaile bezala.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek banda metalikoaren bukatze eta prozesatze fabrikatzaileen artean lehen posizioa lortu du Estatu Batuetan.

Metal Center News enpresa prestigiotsuak Estatu Batuetan nazio mailako inkesta bat egin du, industriako erabiltzaileen iritziak jasota, kontinentean banda metalikoaren ebakitze, laminatu eta prozesatze lerro eta ekipoen hornitzaile nagusiak zeintzuk diren erabakitzeko.

Ikerketa honen emaitza da, erabiltzaileen gehiengo handi batek FAGOR ARRASATE aukeratu duela lehen hornitzaile bezala, bere gaitasun teknologiko, kalitate, ekipoen errendimendu, produktuen katalogo zabala eta lehiakortasunagatik. Posizio honetan geratzea ohore bat da guretzat, Estatu Batuak bezalako merkatu exigente eta garrantzitsu batean. 

Fagor Arrasate Estatu Batuetan ere badago, Chicagon hain zuzen ere, eta hamarkadak daramatza ekoizle iparamerikar nagusienak hornitzen. Nabarmentzekoak: zeharkako ebakitze lineak, luzetarako ebakitze lineak, formatu anitzekoak, konbinatuak edo ikuskatzekoak; blanking eta servoblankinak, hotzean laminatzeko trenak, skin passeak, desugertze lineak, galbanizatzeko lineak, margoketakoak eta gaineztatzekoak, eta flejatze eta paketatzekoak ere bai. Fagor Arrasatek mota guztietako prentsa eta estanpazio sistemak ere hornitzen ditu.