Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Konpainia honek herrialde horretan dituen instalazioetan, Jaguar Land Rover automobilentzako piezak estanpatzeko erabiliko dituen prentsa guztiek Fagor Arrasate firma izango dute. Linea aluminiozko skin & body panelentzat erabiliko da batez ere, altzairua nahiz aluminioa prozesatzeko prestatuta badago ere.
Gonvarrik oraingoan ere Fagor Arrasateri enkargatu dio blanking linea hibridoa bere Eslovakiarako plantarako. Lantegi hau aluminiozko osagaietan espezializatuta dago eta autoen ekoizleei zerbitzua emango die, batez ere Jaguar Land Roverri. Hain zuzen, azken honek lantegi bat eraiki du herrialde honetan produzitzeko. Fagor Arrasatek linea hibrido hau hornitzeko eskaera lortu du, nahiz eta lehiakide izan dituen sektoreko beste lider batzuk ere. Baina, konpainia honek berriro ere konfiantza jarri du Fagor Arrasaten eta Eslovakian irekiko dituen instalazioetarako aukeratu du. Firma hau erreferentziazkoa da altzairuaren transformazioan eta Jaguar Land Rover automobilentzako piezak egingo dituzte Nitra herrian dagoen lantegirako. Hau horrela izanik, autogintzako ekoizle britainiarrarentzat piezak estanpatzeko erabiliko dituen prentsa guztiek, Fagor Arrasate firma eramango dute. Altzairu eta aluminioa prozesatzeko 800 tonako blanking linea hibrido honetaz gain, G1 full serbo linea bat eta beste linea hibrido bat ere baditu (serbo burua duena) lantegian, lehen enkargatu zizkionak konpainia gipuzkoarrari. Azken linea honek, altzairua eta aluminioa prozesatzeko ekipamendu bikoiztuak ditu, kutsadura ekiditeko. Horrez gain, 0,5 eta 4,00 mm arteko lodiera eta 2.150 mm-ko gehienezko lodierako materiala prozesatzeko gaitasuna du. Gonvarriren Eslovakiako lantegirako Fagor Arrasatek hornitutako prentsa lerroei esker, konpainia honek kalitate altuko piezak estanpatu ahalko ditu autoen ekoizleentzat eta horrela pisu gutxiagoko eta segurtasun handiagoko autoak ekoiztea ahalbidetuko dute.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.