2010-07-31

FAGOR ARRASATEK EKIPAMENDUAK HORNITU DIZKIE GESTAMP, GONVARRI ETA SEVERSTALEKO LANTEGI BERRIEI ERRUSIAN.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK EKIPAMENDUAK HORNITU DIZKIE GESTAMP, GONVARRI ETA SEVERSTALEKO LANTEGI BERRIEI ERRUSIAN.
Duela gutxi Gestamp eta Gonvarrik bi empresa inauguratu zituzten Severstal errusiar erraldoi siderurgikoarekin batera Errusiako Kaluga eskualdean. Bi enpresak eskualde horretako Grábtsevo industrialdean kokatuta daude, Mosku hego mendebaldean. Gestam-Severtal-Kaluga lehenengo konpainia mistoak 124 milioi euroko inbertsioa izan du eta karrozeria piezak estanpatuko ditu zonalde horretan kokatutako sektoreko enpresentzat: Volkswagen, Peugeot-Citroen-Mitsubishi, Renault-Afromos eta Volvo. Bigarrena Severstalek eta Gonvarrik erdibana osatu dute eta Severstalentzako altzairuzko xafla ebaketarako lantegi bat gestionatuko du. Bere urteroko ahalmen produktiboa 170.000 tona laminakoa izango da.
 
Fagor Arrasate aukeratua izan da bi lantegi berri hauen estanpazio lineak eta ebaketa lineak hornitzeko. Lehendabizi 1600 tonako presiozko transfer prentsa bat 4700 x 2200 mmko tamainako mahaiarekin eta transfer elektroniko bat izango duena guztiz programagarria 1200 mm arteko pausoetan. Halaber, instalazio honek 1500 x 3mmko bobina elikadura linea bat du. Bigarrenez, bi prentsa linea. Bat G1 motakoa 2000 tonako buru prentsarekin eta 4500 x 2400 mmko dimentsioekin, eta jarraian 1000 tonako bost prentsa, guztiak roboten bidezko pieza transferentziarekin prozesu guztiz automatikoarekin. Beste prentsa linea G2 motakoa da, robotizatua ere bai, 630 tonako lau prentsekin. Hirugarrenez, 1850 x 3ko bobinentzako ebaketa linea prentsadun bat edo blanking line, casette aldaketa duen lautzeko makinarekin, start-stop pilatzaile elektromagnetikoarekin, trokel osziladorearekin trapezioak ebakitzeko eta 800 tonako prentsarekin. Azkenik, luzetarako ebaketa linea bat 1850 mmko zabalerako eta 6 mmko lodierako erresistentzia altuko altzairua prozesatzeko. Linea honek zumizteko instalazio osoa du.
 
Lantegiko inaugirazio bikainera Fagor Arrasateko CEO-a, Balzategi jauna, joan zen