2014-09-30

FAGOR ARRASATEK FABTECH 2014 AZOKAN PARTE HARTUKO DU

Azaroaren 11tik 13ra Atlantan, AEB, Fabtech azokaren 2014ko edizioa egingo da.

Foro honetan 1400 konpainia baino gehiagok erakutsiko dituzte makina erremintako berrikuntzak eta ia 30.000 profesional bertaratuko direla aurreikusten da. Fagor Arrasatek deformazioko makina erremintako azken garapenak erakutsiko ditu. Berrikuntza hauen artean azpimarratzekoak dira abiadura handiko prentsa lineak, pieza ertain eta handien produkzioa nabarmen igotzen dutelako. Linea hauek guztiz robotizatuak daude eta aldagailu azkar automatikodun dispositiboak dituzte eta monitorizazio integrala.

Servoprentsen, abiadura handiko prentsa lineen eta serboblankinen berrikuntza aurreratuenak aurkeztuko dira.

Aluminio eta altzairurako serboblanking dual berriak ere erakutsiko dira. Serbo hauek bi material horiek prozesatzeko diseinatuta daude bereziki, batez ere automobileko sektorerako. Sektore honek, auto arinagoak eta kontsumo baxuagokoak ekoiztu nahi ditu eta horretarako aluminioa gero eta gehiago erabiltzen da. Horrez gain, Fagor Arrasatek transfer prentsetarako serboteknologia aurrerapenak erakutsiko ditu. Serboprentsek produkzio handiagoa ahalbidetzen dute, mantentze lan gutxiagorekin eta energetikoki efizienteagoak izanda. Gainera, pieza konplexuagoak egin ditzakete material zailagoetan, guztiz programagarriak direlako orgaren ibilbidean duten portaera dinamikoan.