2015-11-11

Fagor Arrasatek FABTECH 2015ean serbo teknologiako aurrerapen berriak aurkeztu ditu

Azaroaren 9tik 12ra Chicagon egin den FABTECH 2015 azokan Fagor Arrasatek hitzaldi bat eman du prentsetarako serbo teknologien azken garapenen inguruan.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek FABTECH 2015ean serbo teknologiako aurrerapen berriak aurkeztu ditu

Serbo teknologiak (SDT) makinaren funtzionamenduan malgutasun handia eskaintzen du eta produktibitate eta efizientzia energetiko handia ere bai.

Serbo teknologiarekin, prentsaren orga, orain arte ezinezkoak ziren zikloekin mugitzen da. Prentsaren automatizazioan aldakortasun altuena ahalbidetzen du eta metalaren konformazioan espezializatutako ingeniariei aukera berriak irekitzen dizkie.

Prentsa bakar batean, orga, funtzionamendu mugagabedun kurbekin mugi daiteke eta Fagorren Syncro 3D simulazio softwarearekin, deformazio prozesu mota bakoitzarentzat egokia den ziklo azkarrenarekin eta leunenarekin egin dezake lan prentsak. 

Gainera, Fagorren bilketa sistema zinetikoak instalazioaren efizientzia energetikoa hobetzen du bai makinak energia gehiago eskatzen duenean eta bai orga gelditzen denean ere.