Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasateri Great Wall Motorrek enkargatzen dion hamabigarren tonelaje handiko prentsa da
Great Wall Motor SUV autoen ekoizle handiena da Txinan eta 11 urtetan segidan Txinako rankinean lehena izan da. Denok dakigu Txina dela autoen munduko merkaturik handiena. Fagor Arrasatek orain dela gutxi Great Wall Motor Companyren eskaera bat jaso du 2500 tonako gaitasuneko transfer prentsa handi bat egiteko. Kontuan hartu behar da Great Wall Motorrentzat Fagor Arrasatek egiten duen tonelaje handiko hamabigarrena dela prentsa hau. Horrela, enpresa txinatar hau Txinan automobil sektorean prentsa transfer gehien dituen enpresa bihurtzen da. Gainera, horrek erakusten du Great Wallek gogobeteta dagoela Fagorreko teknologia eta makinekin. Prentsa transfer gehienak Baoding, Tianjing eta Xushuiko lantegietan daude karrozeriaren egitura piezak piloan ateratzeko, kalitate oso altuko baldintzetan. Fagorrek transfer prentsetarako duen teknologia mundu mailan aurreratuenetakoa da.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.