2011-11-13

FAGOR ARRASATEK LAUGARREN KONBENTZIO INTERNAZIONALA OSPATU DU

Azaroaren 9 eta 10ean Arrasateko egoitza zentralean IV Konbentzio internazionala ospatu zen

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK LAUGARREN KONBENTZIO INTERNAZIONALA OSPATU DU

Azaroaren 9 eta 10ean Arrasateko egoitza zentralean IV Konbentzio internazionala ospatu zen, eta bertan konpainiaren mundu guztiko talde komertziala batu zen. Adiskidetasun handiko giroan, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, India, Txina, Australia, Errusia, Iran eta Turkiako ordezkari eta agenteak bertaratu ziren, Espainiako enpresako komertzial taldea ere bertan egon zen, konpainiako zuzendariak eta tekniko kualifikatuak.

Hasiera Fagor Arrasateko CEOk egin zuen, Jose Mari Balzategik jardunaldi hauek munduko ekonomia desafiatzaile eta aldakorraren barruan kokatu zituen, baita enpresaren Plan Estrategikoan ere. Konferentziak hiru bloke handitan banatu ziren. Lehenengo zatian, negozio eta area geografiko bakoitzaren merkatuaren egoerari buruz hitz egin zen, automobilaren sektorearen bilakaera aztertuz, siderurgiaren sektorea ere bai eta txapazko pieza konplexuak fabrikatzen dituzten bezeroei buruz ere bai. Halaber, etorkizuneko joerak aztertu ziren bai hazkundearen eremuan, baita teknologian aurreikusten diren nobedadeen eremuan ere.

Bigarren zatia, sakontasun tekniko handiko zatia izan zen, Fagorren eskutik merkatuan sartzen ari diren nobedade teknologiko garrantzitsuenak aurkeztu ziren, bereziki servoprentsatan oinarrituta dauden estanpazio eta mozketa sistemak , press hardening ekipoak Hotteknik produktu linea berriarekin, errobotizatutako WAVELINE prentsa lineak  , produkzio areagotze handia eragiten dute, estiratu zuzenaren bidezko lautzaileak  STRETCH LEVELLING barne tentsio nuluen lautzea bermatzen dut, motor eta transformatzaileak fabrikatzeko industria elektrikora bideratutako ekipoak, perfilatzaile aldakorrak automobilaren sektorean iraultza bat ekarri lezakete eta goranzko uren produktuen gaman altzairu eta aluminiozko prozesatu eta laminatuan (Rolling and Processing).
 
Hirugarren zatian merkatu geografiko bakoitzaren egoera xehetasunez aztertu zen eta guzti horien aurreikus daitekeen bilakaera ere bai.

Aipamen berezia egin zitzaion gure Txinako lantegiak merkatuan duen arrakasta garrantzitsuari. Ondoren, bederatzi tailer egin ziren, eta bertan partaideak ideia zaparradak bota behar zituzten enpresako zuzendaritzak aurrez jarritako bederatzi helburuen inguruan. Nola ez, jardunaldiei amaiera emateko giro onez betetako afari eder bat egin zen, eta adiskidetasunak eta umore onak aurrez egindako lan handia leundu zuen.

Fagor Arrasate gaur egun, bere sektorean, munduko enpresetatik nazioartekotuenetariko bat da, eta txapa metalikoa lantzeko makina erramintatan produku zorro osoena daukana.