2009-07-31

FAGOR ARRASATEK MALASIARAKO LINEA BAT EGINGO DU

Malasiako altzairu herdoilgaitza fabrikatzeko faktoria berria den BAHRU STAINLESS-ek Fagor Arrasateri eskaera garrantzitsu bat eman dio bobina-lotura linea bat diseinatu eta hornitzeko. Instalazio mota honek bobina handiak sortzen ditu txikiago batzuetatik abiatuta, batzuen bukaera beste batzuen hasierarekin lotuz kalitate handiko soldaduraren bidez. Kasu honetan MIG/MAG prozedura erabiliko da lotu beharreko bobinen lodiera handia kontuan hartuta.
 
Linea berriak 1600 mm zabalera arteko eta 13 mm arteko lodierako altzairu herdoilgaitzak prozesatu ahalko ditu, minutuko 150m abiaduran.  Une ez produktiboak minimizatzeko instalazioak beharrezkoak diren elementu egoki guztiak ditu. Era berean, segurtasun sistema aurreratuenak ditu. Gainera ertzen ebakitzailea ere badu bobinak saneatzeko azken hortzak behar duen zabaleran.
 
Fagor Arrasate enpresa handienetako bat da banda metalikoaren ebaketa eta prozesaketa lineen sektorean. Orain dela gutxi enpresako iturriek baieztatu dute  Fagor Arrasatek hainbat linea egingo dituela ThyssenKrupp Steel-ek Alabaman zabalduko duen lantegirako, eta baita hainbat instalazio Txinan.