Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Enpresak eta ikasleak harremanetan jartzeko foro bat.
Atzo Mondragon Unibertsitatean Polo Garaian duen egoitzan I. Lanbide eta Formazio Azoka antolatu zuen enpresak eta ikasleak harremanetan jartzeko. Ekimen honek gazte kualifikatuei lanpostuak betetzeko beharra duten lantegien aurrean aurkezteko aukera ematen die eta enpresei berriz, langileen curriculumak eta helburuak ezagutzeko aukera. Azoka lau esparrutan banatuta zegoen: alde batetik lantegi eta erakundeak, bestetik lan poltsa eta bekak, bestetik elkarrizketak eta azkenik formazioa. Fagor Arrasatek stand bat izan zuen eta ikasle asko gerturatu ziren gaur egun deformazioan mundu mailako makina erremintako lantegi garrantzitsuenetakoan lan egiteko interesa azaltzera. Fagor Arrasteko standean Giza Baliabideetako langileak aritu ziren ikasleekin eta bertan lantegiari buruzko datu nagusiak eta produktuen azalpenak zituzten panel informatiboak zeuden. Fagor Arrasaterekin batera hogei bat konpainiak ere hartu zuten parte. Eusko Jaurlaritzako Lanbide sailburuordea, Ricardo Barkala, Gizarte Ekonomiako zuzendaria, Maite Ubarretxena, MUko Kontseilu Errektoreko lehendakaria, Javier Sotil eta errektore ordea den Jon Altuna izan ziren lehen azoka hau inauguratu zuten agintariak. Jende asko bertaratu zen eta ikasle interesatuen ilarak luzeak izan ziren. Halaber, planifikatutako elkarrizketez gain aurrez hitzordua hartu gabekoak ere asko izan ziren.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.