2016-01-11

FAGOR ARRASATEK PONENTZIA BAT ESKAINIKO DU INDIAN BEROKO ESTANPAZIOARI BURUZ

Fagor Arrasate mundu mailako ponente moduan aritzeko hautatu dute International Seminar Forming Technology - ISFT – 2016 seminarioan.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK PONENTZIA BAT ESKAINIKO DU INDIAN BEROKO ESTANPAZIOARI BURUZ

Estanpazioa beroan eta “press hardening” prozesuek azken urte hauetan automobilaren zati askoren fabrikazioa irauli dute. Pieza batzuk lehen, multzo soldatuak edo mekanizatuak behar izaten zituzten eta orain enbutizio prentsa batean kolpe batez fabrika daitezke. Izan ere, ardura handiko egiturazko piezek altzairu oso gogorrak behar izaten dituzte eta oso forma konplexuak. Gainera, erresistentzia handiko altzairuek malgutasun gutxiago izaten dute eta horrek gauzak zaildu egiten ditu. Baina, “press hardening” prozesuarekin, erresistentzia altuko altzairuaren formatua 900 ºC baino gehiagotan berotzen da eta konformagarritasun altua lortzen du nahi den geometria lortuz. Une horretan, trokela kolpera hozten da segundu gutxiren buruan pieza 200 ºC-tara ekarriz. Jakina denez, hori tenple prozesuaren baliokidea da eta erresistentzia ikaragarri igotzen du. Beraz, horrela, pieza erresistenteak eta geometria konplexudunak lortzen ditugu.

Press hardening sistema diseinatzea ez da batere gauza erraza: prentsa, trokel refrigeratua, beroko manipulazio ekipoak, labeak eta abar berariaz pentsatu behar dira aplikaziorako eta kadentzia altua eta fidagarria lortu.  Fagor Arrasate  beroko estanpazio  eta press hardening  sistemak diseinatu eta hornitzen liderra da mundu mailan. Korporazio bereko Batz enpresarekin (trokeletan espezialistak) Hotteknik kontsorzioa osatzen dute eta produktu propioak hornitzen dituzte giltza eskuan (prentsa, trokela eta manipulazioa). Horrek integrazioa, sistemaren optimizazioa, produktibitatea handiagoa, ergonomia onena eta errentabilitate perfektua ahalbidetzen du.


Fagor Arrasate mundu mailako ponente moduan aritzeko hautatu dute International Seminar Forming Technology –  ISFT – 2016   seminarioan. Indian izango da, Bangaloren, urtarrilaren 20an. Gure lankidea den Aitor Ormaetxea arituko da beroko eta press hardeningeko garapen berriei buruz xehetasunak ematen eta ponentziak “Latest Developments and Tests for Hot Forming” izena izango du. Ekitaldia “International Forming Technology Exhibition” azokaren barruan egingo da.