2016-02-25

Fagor Arrasatek sendotu egin du siderurgiarako dituen prozesatze eta ijezte lerroen eskaintza

RDI – Met erosteko operazioa erabat bukatu eta gero, I+G+b-ko planei ekin die material berrien eta prozesuen automatizazioaren eremuetan.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek sendotu egin du siderurgiarako dituen prozesatze eta ijezte lerroen eskaintza


Eskaintza dibertsifikatzeko lanetan zazpi urtez aritu ondoren, Fagor Arrasatek siderurgiako prozesatze eta ijezte lerroen eskaintza sendotu du, eta I+G+b-ko proiektu berriak abiarazi ditu trebakuntza eta esperientzia handiko profesional talde baten laguntzarekin, RDI – Met eta COSIM konpainia bizkaitarreko profesionalekin, zehazki. Izan ere, 2008az geroztik ari da konpainia horrekin alor hau lantzen, eta, gainera, pasa den urtean konpainiaren kapitalaren %100 bereganatu zuen. Teknologikoki egiten ari den ahaleginekin bere lerroen prestazioak hobetuz doaz, automatizazioari eta landu beharreko materialei dagokienez.


Fagor Arrasate kooperatiba gipuzkoarrak, zeina Mondragon Korporazioko kidea eta deformaziorako makina-erreminten eta bobinen mozketarako eta prozesamendurako lerroen diseinuan eta fabrikazioan liderra baita, 2008an siderurgiaren eremurantz ekin zitzaion atzerako dibertsifikazio plana sendotu du. Prozesatze eta hotzeko ijezte lerroetarako giltza eskura erako soluzioen eskaintzan pisu handiagoa izatea lortu behar zuela erabaki zuen konpainiak, eta horretarako estrategia bati ekin zion lehengo COSIMetik zetorren RDI-Met talde bizkaitarrarekin elkarlanean, berrikuntza jarduerak areagotuz eta akabera lerroetan zuen esperientzia negozio segmentu berrian aplikatuz.

2015ean, siderurgiarako sendotuta zuen eskaintza are sendoago egin zen RDI-Met-en ehuneko 100 eskuratu zuenean eta bere erreferentziak sektorean zabaldu zituenean; horien artean nabarmentzen dira CDWälzholz enpresa alemaniarrarentzat egindakoak –prestazio handiko ijezkailu itzulgarri berria saldu zion Taicangen (Txina) duen planta berrirako- edo ArcelorMittal erraldoiarentzat egindakoak – Vega do Sulen (Brasil) duen automobilen kalitatezko galvanizazio lerroa modernizatu zuen; PLTCMak (dekapatzea + hotzeko tandem ijezkailua) duen ekoizpen ahalmena handitu zuen, hori ere Vega do Sulen, edo latorriaren ikuskapenerako lerro berria hornituta Avileserako, esaterako-. Bilakaera horren azpian, Fagor Arrasatetik azpimarratu dutenez, berritzeko egin diren ahalegin handiak daude; izan ere, diru sarreren ehuneko 3 erabili da horretan, eta aurten diru gehiago bideratuko da horretara I+Gko proiektu berriak zabalduta.

I+G+b-ko jarduera arlo honetan lankide izan ohi dituen enpresa bezeroen eskakizunei erantzutera bideratzen da nagusiki, horien helburua izanik erresistentzia handiko materialak prozesatzeko ahalmena handitzea eta gainazalen kalitatea hobetzea. Siderurgiaren eremuan, material berrien prozesamendura bideratzen ditu bere lanak, bai aluminiozkoak bai altzairuzkoak, bai eta prozesuen efizientzia eta automatizazioan sakontzera ere.
Hala, Fagor Arrasateren I+G+b-ko departamentua bi proiektu prestatzen ari da; bat, Ekonomia Ministerioaren “Lankidetzako Erronkak” programarako eta bestea Europar Erkidegoaren Horizon 2020 programarako. Lehenak belaunaldi berriko materialak lautu eta haien tentsioak desagerrarazteko prozesuek ondorengo konformazio prozesuetan duten eragina aztertuko du, eta bigarrenak, berriz, begizta itxiko lautze prozesua ikusmen artifizialeko sistemen bidez kontrolatzeko sistema sakonago aztertuko du, horren bidez makinaren autodiagnostikoa eta doikuntza automatikoa egin ahal izango baita, xaflaren sarrerako eta irteerako neurketetan oinarri hartuta.
Proiektu horiek jada martxan dauden beste batzuei batuko zaizkie, esaterako hauei: ertzak mozteko sistema baten garapenari, zeina bobinaren zabaleraren arabera doitu daitekeen – zizailaren egokitzapenari esker lerroak gelditzea ekiditen da eta lanak azkartu egiten dira– edo Industrie 4.0 eremuko proiektuei – makinak adimentsuagoak izan daitezen eta autodiagnostikorako gaitasun handiagoa eduki dezaten  –

Siderurgiaren eremurako duen giltza eskura erako eskaintzaren konfigurazioan funtsezkoa den beste faktore batek ingeniaritzako gaitasuna handitzea izan du oinarri. Konpainian azpimarratzen dutenez, bezeroen eskakizunei erantzutea ahalbidetzen diete hirugarrenen teknologiak txertatuta, lerroen elikaduran, materialen sarreran eta irteeran, ertzen mozketan, bobinen mihiztaketan eta beste hainbat gaitan duten ezagutza handituta. Berrikuntzaren alorrean egindako lanari esker handitu egin da bere jarduera komertzialaren erradioa, eta horrek eragina izan du 2016rako eskari zorroan, non neurrirako proiektuak eta giltza eskura erakoak egiten diren Asturiaseko ASLA enpresarako (ijezkailu itzulgarri berria eta zink eta aluminio pinturaren lerro berria), Mexikoko Terniumerako (tentsiopeko lautze lerroa), sektoreko multinazional japoniar batentzako Turkian duen lantegirako (latorriaren Ikuskapenerako lerroa), mundu mailako altzairu lau eta latorri ekoizle handienarentzako Holandan duen lantegirako (plastikozko estalduren prozesu lerroa). Ahaztu gabe aluminiozko aleazio bereziko akabera lerroak, utomobilgintzako munduko liderrak Alemanian eta Txinan dituen lantegietan erabiltzeko.

Empresa XXIek argitaratutako artikulua