2020-02-03

FAGOR ARRASATEK SERCAME-REN PROFESIONALTASUNA SARITU DU 2019KO HORNITZAILERIK ONENA SARIAREKIN

FAGOR ARRASATEk 2019ko Hornitzailerik Onena Saria banatu dio SERCAME enpresari, Arrasaten (Gipuzkoa) duen egoitza zentralean izandako ekitaldi batean.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK SERCAME-REN PROFESIONALTASUNA SARITU DU 2019KO HORNITZAILERIK ONENA SARIAREKIN

SERCAME, Ortuella (Bizkaia) dago. Prentsa-lineetarako soluzioak hornitzen espezializatuta dago, hala nola, zinta garraiatzaileak, gako-biltegiak edo erauzketa-mahaiak.

Sari honekin FAGOR ARRASATEk bereziki saritu nahi ditu 2019an, SERCAME enpresaren kalitate-bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna. FAGOR ARRASATEk bere partnerrekin duen kolaborazioa, hurbiltasuna eta beraiekin batera egiten duen lana, bere ADNan daude. Lehen mailako hornitzaileekin duen kolaborazio estuari esker, FAGOR ARRASATE mundu mailan ekipo ondasunen diseinu eta fabrikazioan lider bihurtu da, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoak eta altzairu edo aluminioa ebakitzeko lineak ekoizten dituelarik.