2017-03-05

FAGOR ARRASATEK SERVROLL proiektuan parte hartu du.

Servo-Kontrol berria, perfilatu holistikoaren optimizaziorako prozesuaren diseinua eta puntuan jartzeko estrategiak

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK SERVROLL proiektuan parte hartu du.

SERVROLL hogeita hamar (30) hilabeteko iraupena duen proiektu europarra da eta EUROSTARS programak finantzatzen du. 1,5 milioi euroko aurrekontua du,  dataM Sheet Metal Solutionek (Alemania) gidatzen du eta FAGOR ARRASATE ENPRESA espainiarraren kolaborazio dauka, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Konformazio Prozesu Aurreratuen departamentuarekin batera.

2016ko maiatzean dataMren egoitzan proietuaren abiarazpen bilera egin zen; perfilatuaren alorrean proiektu anbiziotsua da eta perfilatuaren optimizazio integralerako martxan-jartze metodologia bat diseinatu eta garatzea da helburua.
Egindako lanak koordinatzeko, orain dela gutxi (2017ko urtarrilean) Arrasaten bigarren bilera egin da.
Proiektua bukatzean, hiru proiektu berri izatea lortu nahi da: alde batetik FEM modulu berri bat (dataM), bestetik serbo-kontrolagailu berri bat eta kontrolari lotutako estrategiak -energia aurrezteko, erreminten desgastea murrizteko, makinen dimentsionamendua optimizatzeko eta bukaerako geometrikoaren kalitatea hobetzeko Machine Learning teknikak erabiliz (Fagor Arrasate)- eta azkenik, urruneko prozesuaren konfigurazio asistente bat martxan jartzeko prozesurako (Fagor Arrasate).
Azken helburua da perfilatzaileen eta bere osagarrien fidagarritasuna eta erabilgarritasuna handitzea, produkzio etenenengatik,  ekoiztutako piezak errefusatzeagatik eta arrabolak goiz ordezkatzeagatik sortzen diren kostu altuak zorrotz gutxitzeko.