2012-04-01

Fagor Arrasatek Shenzhen-eko CWIEME azokan parte hartu zuen

Motor elektrikoak fabrikatzeko irtenbideak eta silizio-altzairua prozesatzea.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek Shenzhen-eko CWIEME azokan parte hartu zuen

Fagor Arrasatek https://fagorarrasate.com/es/index.aspx motor eta transformadore elektrikoak fabrikatzeko makinariari buruzko azokarik garrantzitsuenean parte hartu zuen, CWEME 2012an hain zuzen. Aurten Shenzhen-en egin zen, Txina hegoaldean martxoaren 28tik 31ra bitartean. Berlin, Chicago edo Mumbaiko beste edizioetan bezalaxe, Txinako lehen edizio honetan ere motor eta transformadore elektriko sektorean dauden berrikuntza aurreratuenak erakutsi dituzte han bildutako espositoreek.

Fagor Arrasatek arlo honetan aurkeztutako soluzioen gama berriak bisitari eta bezero ugari erakarri zituen eta Arrasateko markaren produktu berrien aurrean interes handia erakutsi zuten. Azpimarragarriena, CNC artekatzeko makina Direct Drive Tech teknologiaduna.