2015-09-06

Fagor Arrasatek “Variotempo inside” duen Serbotransfer teknologiadun lehen prentsa hornitzeko eskaria jaso zuen

Allgaier Automotive automobilgintzako sistemen hornitzaile arrakastatsua da nazioartean eta txaparen konformazioan liderra munduan. Trokel berezien eta karrozeriako trokelen eraikuntza, prentsaketa, fuel techonologia eta car body-a dira sektore honen funtsezko konpetentzietako batzuk.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek  “Variotempo inside” duen Serbotransfer teknologiadun lehen prentsa hornitzeko eskaria jaso zuen

Allgaierrek esperientziako hamarkada batzuk ditu konformazioko trokelgintzan, bai eta prentsaketa piezen eta altzairu zein aluminiozko osagaien fabrikazioan ere.

Erresistentzia handiko materialen konformaziorako munduan patentatutako enbutizio prozesu berritzailea, Allgaier etxean garatu da hainbat urtetan zehar. Fagorri eskatutako prentsa batean aplikatuko da lehenengo aldiz. Allgaierrekin eta bere teknikari espezializatuekin oso elkarlan estuan arituta garatu ditu Fagorrek organ aplikazio horretarako txertatu beharreko kuxin bereziak. CNC kuxin berezi horiek garatuta, konformazio prozesuaren abiadurak eta indarrak dagozkien eskakizunetara moldatu daitezke. Prozesu berritzaile honen abantaila altzairu edo aluminioaren konformazio mailaren optimizazioan datza. Izan ere, prozesu horrekin eskakizun konplexuak dituzten erresistentzia handiko altzairuzko piezak ere ekoitzi daitezke, hotzeko konformazio prozesuan ez bezala. 

Produkzio kostua da Variotempo-ren beste abantailetako bat. Beroko estanpazioarekin alderatuta, kostu nabarmen txikiagoak ditu, beroko estanpazioan erosketa eta ustiapen gastuak handiak dira-eta. Allgaierrek patentatutako Variotempo teknologiak emaitza bikainak ditu, baita aluminioarekin ere.

Fagor Arrasatek hornituko duen Serbotransfer Prentsak, zeinak destacker-a eta feeder-a izango baitu,  25.000 kN-ko prentsaketa indar nominala izango du, 25 gpm-ko kadentzia maximoan. Variotempo-k eskatzen dituen funtzio bereziak mahaian eta organ txertatuko dira.

Synchro 3D softwareak serboprentsaren eta transferraren kurbak optimizatzeko balio du. Izan ere, dagokion trokelera erraz moldatzen ditu, kadentzia eta produktibitatea handitzeko helburuarekin.

Variotempo inside”-a duen Serbotransfer Teknologiadun prentsak aukera berriak irekitzen ditu erresistentzia handiko eta konformatzen zailak diren materialak estanpatzeko teknologiarako. Allgaier Werke GmbH enpresak Oelsnitzen duen lantoki berrian instalatuko da prentsa. Handik, automobilgintzaren merkatu nazionalari eta nazioartekoari erantzungo dio Allgaier Sachsen GmbH-ek.

Proiektu honetatik aparte, Allgaier Automotivek eta Fagorrek etorkizunean lankidetzan aritzea adostu zuten. Fagorren, Allgaier taldeko zuzendari exekutibo Helmar Aßfalgek teknologia berri honen eskakizun espezifikoak zehatz eta arrakastaz beteko dituen lankidea aurkitu du.