SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Blanking linea berria industria automotrizerako formatuak ebakitzeko espezializatua dago
Fagor Arrasatek prentsadun ebakitze linea aurreratua edo blankin linea instalatu du SGM SHANGHAI GM (SHENYANG) NORSOM MOTORS COMPANY lantegian. Instalazio berriak 2000 mm arteko zabalera eta 0,4 mm-tik 2,8 mm-tarako lodiera duten altzairuzko bobinak prozesa ditzake. Bobina horiek 25 tona arteko pisua izan dezakete. Ebakitzeko formatuek, forma anitzekoak, gehienez 4000 mm-ko luzera izan dezakete. Prozesuko abiadura 100 m/min-koa da. Instalazioak honakoak ditu: desbiltzailea, elikatze-pala, arrabola elikatzaile bikoitzak, goi errendimenduko lautzailea, buklea, arrabola ziklikoak, banda bukaerako prozesu sistema, prentsa, trokel oszilatzailea, aurreko pilatzaile elektromagnetikoa eta alboko pilatzailea.