2019-02-11

Fagor Arrasateko tailerrak Humanity at Music proiektu kulturaleko eszenatoki

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasateko tailerrak Humanity at Music proiektu kulturaleko eszenatoki

Fagor Arrasateko instalazioetan, Humanity at Music proiektu kulturalaren spot promozionalaren zati bat grabatu da. Mondragon Korporazioak hautatu du lekua eta Fagor Arrasateko tailerretan Kukai taldeko dantzariek beraien lan taldekoekin batera jardun dute grabazioa egiten.

Ekimen honetan taldeko kooperatiben historia, oraina eta etorkizuna kontatu nahi da musikaren bitartez.

Fagor Arrasateko tailerrak aukeratu dira grabatzeko, besteak beste, bere ekipo eta instalazioek garapen teknologikoa eta Mondragoneko sustrai industrialak islatzen dituztelako, eta hori nahi delako bideoan jaso.

Zehazki, dantzariek beraien performancea tamaina handiko zinematika eszentriketan egin dute eta tonelaje handiko prentsa baten buruan.

Spotak proiektu kulturala promozionatzeko balioko du, eta Arrasateko Amaia Antzokian hilaren 22 eta 23an egingo den kontzertua sustatzeko ere bai. Ekitaldi nagusia irailaren 14rako dago aurreikusita Buesa Arenan, Gasteizen.