SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Aluminioa prozesatzeko garapen berriak erakutsi zituen
Uztailaren 9tik 11ra, FAGOR ARRASATEk Shangain egin den Aluminium China 2014 azokan parte hartu du. Bertan, aluminioa laminatzeko, prozesatzeko eta ebakitzeko dituen garapen guztiak erakutsi ditu FAGOR ARRASATEk: metal horretan espezializatutako laminazio tren itzulgarriak, aluminiorako servoblanking lineak (hutsaren apilatzaile eta kapazitate handiko lautzailearekin), zeharkako eta luzetarako ebaketa lineak eta ertzak ebakitzekoak (1500 mmin materialak prozesatzeko gai direnak). Halaber, aluminioa tentsiopean lautzeko garapenak ere erakutsi ditu. Txinako eta beste herrialdeetako bisitariak izan ditu Fagor Arrasateko estandak. Fagor Arrasateren ingeniaritzak irtenbide osoak eta integratuak emateko duen gaitasuna izan da bezeroentzat interesgarriena.
Autoen karrozeria egiteko gero eta garrantzitsuagoa da aluminioa
Automobilaren sektoreak gero eta interes handiagoa du aluminioarekin egindako autoak ekoizteko, gutxi pisatzen duelako eta bere ezaugarri teknikoei esker auto arinagoak eta ekologikoagoak egin daitezkeelako, erregai gutxiago gastatzen dutenak. Fagor Arrasatek urte asko darama aluminioa prozesatzeko ekipo eta linea optimizatuak hornitzen.