2010-01-31

FAGORREK ESKAERAK LORTU DITU BRASILEN

Fagor Arrasate event: FAGORREK ESKAERAK LORTU DITU BRASILEN
Fagor Arrasatek sukaldeko altzariak egiten dituen ITATIAIA MOVEIS firma Brasildarraren eskaera garrantzitsu bat lortu du . Fagorrek hainbat ate metalikoendako makinak egingo dizkio. Eskaerak elikadura lineadun bi prentsa linea, transferra eta piezak egiteko beharrezko trokelak barne hartzen ditu. Sarrera materiala 15 tonako bobinatan helduko da, zabalera desberdinekin fabrikatu beharreko piezaren arabera. Bandaren zabalerak 421 eta 984 mm artekoak izan daitezke, 0.3 eta 0.35 mm arteko lodierekin. Transfer prentsa bakoitzak 400 tonako ahalmena izango du, 3000 x 1500 mmko mahai dimentsioekin. Transfer mekanismoak FAGOR CNC3 modeloko elektronikoak dira.
FAGORrek osagai guztiak diseinatu eta fabrikatzen dituenez (prentsak, transferrak, lineak eta trokelak), sistemaren kalitatea iturri desberdinetatik datozen elementu desberdinen osaketa bidez lortzen diren irtenbideak baino askoz handiagoa da.