Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
SIEDZIBA POLKOWICE SITECH enpresa poloniarrak FAGORi eskaera bat egin dio, bi kateatutako prentsa aldi berean lan egiten dutenak.
Lehenengo prentsak 1600 tonatako gaitasuna izango du, eta bigarrenak 1000 tonakoa. Bi makinen mahaiaren neurriak 4500 x 2500 mm dira. Karrera 630 mm-takoa da eta orgaren doikuntza 250mm-takoa. Prentsak, minutuko 30 golpetara lan egiteko gaitasuna izango dute. Trokelen aldaketa azkarrerako, prentsa bakoitzak bi mahai mugikor ditu eta bakoitzak 40 tonako erremintak mugitu ditzake.
Piezak transferitzeko, prentsa bakoitza transfer elektroniko batekin ekipatuta dago. Pausua programagarria da, 0 eta 1000 mm artean. Transfer hauek 100 kg mugitzeko gai dira. Pieza lehenengo prentsatik bigarrenera lekualdatzeko, “shuttle” bat egongo da 2860 mm-ko karrera duena. Modu honetan, pieza pauso kopuru handi baten bidez fabrikatu daiteke, eta modu honetan pieza benetan konplexuak manufakturatu daitezke.
Sistema hau bobinen elikatzearen linea batekin osatzen da, linea honek 20 tonatako bobinak maneiatzeko gaitasuna dauka, 1600mmko zabaleran eta 0,2tik 4mm-ko lodieran. Elikatze linea hau konpaktua da.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.