2013-11-06

– FMMTK – FAGOR ARRASATEKO TXINAKO LANTEGIAREN 5. URTEURRENA

Fagor Arrasateko Txinako lantegia - Fagor Metalforming Machina Tools Kunshan- Kunhshanen dago, Shanghaietik gertu eta datorren azaroaren 10ean 5. urteurrena ospatuko du arrakastaz eta etorkizunerako ikusmira interesgarriaz.

Fagor Arrasate event: – FMMTK – FAGOR ARRASATEKO TXINAKO LANTEGIAREN  5. URTEURRENA

Fagor Arrasate Txinan dago 80ko hamarkadaz geroztik. Hasieran ekintza komertzial zuzena egiten zuen bertan eta ondoren, delegazio propioak jarri zituen Beijingen eta Shanghaien. Firma honek Asiako merkatu handiarekin erakutsi duen konpromisoak eta erosketa/salmenta lotura estuak ekarri zuen urrats bat gehiago ematea eta 2008an inauguratu zen planta osoaren inbertsioa egitea. Hasiera apal hartatik, FMMTKak eboluzio azkarra izan du eta egun, prentsa diseinu, fabrikazio eta horniketak, estanpazio sistemak eta mozketa lineak garatzen dituen enpresa liderra da Txinan. Egun, 200 langile ditu eta salmenta bolumena hamarnaka milioi eurotakoa da.

Urteurrena ospatzeko, FMMTKak ate irekien jardunaldia antolatu du eta bertan, errealitate hau posible izatea baimendu duten kideak omendu nahi ditu, gehienak langile txinatarrak. Honela, hauek, beraien familiekin instalazioak ikusteko aukera izango dute eta gainera, eskertze ekitaldi bat eta anaikidetza bazkaria ere antolatu dira. Txinako lankide guztiak daude gonbidatuta, Kunshanekoak, Pekinekoak eta Shanghaiekoak. Horretaz gain, lehiaketa bat eta bestelako jai ekintzak egongo dira bost urte hauetan FMMTKak izandako ibilbidea ospatzeko.