2009-11-14

GREAT WALL automobil fabrikatzaile txinatarrak

GREAT WALL automobil fabrikatzaile txinatarrak FAGOR ARRASATErik eskaera garrantzitsua egin dio bi transfer prentsa egiteko. Makina bakoitzaren gaitasuna 2500 tonakoa izango da eta mahaiaren dimentsioak 5100 x 2300 mmkoak izango dira. Prentsa link drive motatakoa izango da, lan gunean lan abiadura murrizteko, era horretan pieza konplexuagoak fabrikatzea ahalbidetuko du. Prentsaren ibiltarteak 900 mm izango ditu eta itxiera altuera 1300 mmkoa izango da. Makinak 25 gpmtan estanpatu ahalko dute. Gainera, prentsek FAGOReko transfer elektroniko bat izango dute, CNC-6 modeloa 1300 mm arteko ibiltarte programagarriekin. Era berean, makinek formatuen desapilatzaile bat eramango dute.
 
Fagor munduko deformazio bidezko makina erreminta hornitzaile garrantzitsuenetakoa da, batez ere Txinan, non enpresa espainiarrak lantegi oso bat du Shangaitik hurbil.