Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Linea malgua da eta hozkailu gorputz bakoitzak 15 segundoko produkzio zikloa du.
ELECTROLUX etxetresnen fabrikatzaile suediar garrantzitsuak FAGOR ARRASATERI eskabide bat egin dio piezen fabrikaziorako sistema osoa egiteko bere Asiako merkatuan sartuko diren frigorifiko berriak egiteko.Lineak aurrez margotutako altzairuarekin egingo du lan eta 0,4 mm-ko lodierako hotzean galbanizatutako laminatuekin. “A” klaseko piezak direnez, azalerak garbi-garbiak izan beharko dute eta fabrikazio sistemak hori kontuan hartuko du.
Linea malgua da eta hozkailu gorputz bakoitzak 15 segundoko produkzio zikloa du. 210 litroko kapazitatea duten hozkailuetatik hasi eta 350 litro dutenetarako hainbat pieza modelo egin ditzake. Gainera, modelo berri batera doitzeko ahalmena du pertsonen interbentziorik gabe lan zikloaren barruan, beraz, loteen arteko denbora galtzeak ekiditen dira. Halaber, modelo berriak egiteko, instalazioa berehala egokitzen da ordenagailuan berriro programatuz gero.
Fagor Arrasatek, piezen diseinuan ere parte hartuko du elkartutako ingeniaritza prozesu batean, Electroluxeko ingeniariekin batera.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.