2009-11-23

METALFORM CHINA 2009 CONFERENCE-an.

Fagor Arrasate event: METALFORM CHINA 2009 CONFERENCE-an.
FAGOR ARRASATEk hitzaldi tekniko interesgarria eskaini zuen METALFORM CHINA 2009 CONFERENCE-an. Sinposium hau joan den azaroan Pekinen egindako METALFORM Ferian egin zen.
Fagorren ordezkari lanak Jon Larreak egin zituen. Jonek beroko estanpazio eta gogorduraren prozesuaren inguruan hitz egin zuen. Prozesu honek geometria oso konplexuko piezak lortzea ahalbidetzen du, piezak tenperatura altuetan konformatuz eta tenplatu azkar eta oldarkor baten bidez gogortuz enbutitzeko trokelaren barruan. Teknika honen bidez gaur egun automobilaren sektorearentzat fabrikatzen diren piezak duela urte batzuk pentsaezinezkoak ziren.
Arlo honetan, FAGOR eta BATZek merkatuari irtenbide aurreratuak eta oso lehiakorrak eskaintzen dizkiote. Hitzaldira bertaratutakoak interes handia agertu zuten bai teknologiagatik bai FAGORek sektore honetan duen potentzialagatik.