2015-06-28

MUNDU MAILAN ERREKONOZITUA DEN TIER1-EK FAGOR ARRASATE AUKERATU DU SERBO PRENTSA TRANSFER BAT ETA PRENTSA SERBOEN HIBRIDO BAT EGITEKO.

Irtenbide integrala, malgua eta kadentzia altuetakoa. Honekin gure bezeroa OEMerako plataforma berriko autoarentzat hainbat pieza hornitzeko gai izango da.

Fagor Arrasate event: MUNDU MAILAN ERREKONOZITUA DEN TIER1-EK FAGOR ARRASATE AUKERATU DU SERBO PRENTSA TRANSFER BAT ETA PRENTSA SERBOEN HIBRIDO BAT EGITEKO.

Fagorreko Servo Press Techology (SPT) irtenbide teknologikoa, merkatuan dauden azken teknologietan oinarrituta dago eta gaitasun produktiboa eta malgutasuna emango die Polonian ireki berria den lantegi honetako bi instalazio oso hauei. 
Serbo prentsek (SPT) high torque motorrak dituzte eta FAGORrek garatutako behin-behineko energia bilketa sistema dute. Honek lan zikloaren zati exijenteenetan ekinaldiaren tamaina eta kontsumo gailurra minimizatu egiten ditu. Egitura nagusiak FEM kalkuluen bidez diseinatuta daude diseinua optimizatzeko eta estresa eta deformazioa minimoetara murrizteko.

Kanpoko piezak egokitzeko Prentsa Transfer Serbo Linka, instalazioak 2000 tonako serbo prentsa du.
700 mm-ko ibilaldia du eta etenik gabe lan egiteko gaitasuna, minutuko 35 kolpera arteko abiadurara iritsiz. Instalazioak elikatze lineako tandem bat dauka eta kargadorea ere bai, bobinatik abiatuta eta ebakitako formatutik edo neurriko formatutik ere lan egin ahal izateko.
Serbo Hibrido Tandem Prentsa egiturazko piezak egokitzeko da eta 2000 Tonako buruko prentsa ahaltsu bat dauka.
Buruko prentsa honek indar momentu eta energia altua ditu eta etengabe lan egiteko gaitasuna du minutuko 20 kolpera arteko abiaduran. Prentsak 8 puntuko eta 600 Tonako ahalmena duen CNC kuxin serboa du.  

Lineako prentsak 1000 T-ko Link Drive Konbentzionalak dira, organ kuxin neumatikoak dituena.

Lineak prentsen arteko ABBko 7 ardatzen automatizazioa du.