Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasatek stand bat jarri zuen foroan eta ingeniari gazteei enpresaren errealitate indartsuaren berri eman zien
Pasa den otsailaren 20an, Nafarroako Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak (Tecnum) urtero antolatzen duen “Enplegu foroa” egin zen Donostian. Aurtengoa hogeigarren edizioa izan da eta “Berrikuntza eta ekintzailetza, enplegurako motorrak” izenburupean garatu zen. Ekitaldian Felipe printzeak hartu zuen parte eta horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari den Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Administrazio Publikoetarako estatu idazkari den Antonio Beteta eta Nafarroako unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernero ere egon ziren bertan. Fagor Arrasatek stand bat jarri zuen foroan eta ingeniari gazteei enpresaren errealitate indartsuaren berri eman zien, mundu mailan nagusienen artean kokatzen gaituen maila teknologikoa erakutsi eta nola ez, baita azken urteetako hazkundea posible egin duen enpresa dinamismoaren berri eman ere. Goizean zehar Fagor Arrasateren aurkezpena egin zen eta arratsaldean berriz, azken kurtsoan dauden ikasleekin elkarrizketa ugari egin ziren. Hauek, Fagorren izan dezaketen ibilbide profesionalarekiko interesa erakutsi zuten baita karrera amaierako proiektuak edo lan praktikak egitekoa ere.
Gure stand-era ingeniari gazte eta ikasle ugari gerturatu ziren eta pozteko arrazoia iruditzen zaigu, izan ere Fagor Arrasatek garapen profesional eta pertsonalerako merkatuan daukan erakargarritasunaren erakusle da hori. Tecnumeko antolamenduak kalitate maila handia izan zuen.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.