2013-07-22

PRENTSA HIDRAULIKOEN LINEA BERRIA AUDI-N

Fagor Arrasatek prentsa hidraulikoen linea bat instalatu du Audi etxeak Gyor-en (Hungria) duen lantegian.

Fagor Arrasate event: PRENTSA HIDRAULIKOEN LINEA BERRIA AUDI-N

Linea berri honek hiru prentsa ditu eta try-out moduan lan egin dezakete  trokelak probatzeko edo produkzio moduan piezen serie ertainak fabrikatzeko. Lehen makinak buru lanak egiten ditu (ikus argazkia) eta 2500 tonako kapazitatea du eta jarraian doazen makinak 1600 tonako indarra dute bakoitzak. Laneko mahaien dimentsioak 5000×2500 mm-koak dira eta ibiltartea 1700 mm-ra iristen da. Prentsek CNC kuxin adimenduna dute oinarrian (kontrola 9 puntutan) eta kuxinak organ. Oinarrian dagoen kuxinak aurreazelerazioa ahalbidetzen du. Orgaren gehienezko abiadura 500mm segundukoa da. Segurtasun sistema aurreratuenak ditu, txatarra ateratzeko tolben automatizazioa, intsonorizazioa, diagnostikoa barnean duen multimedia kontrola, moteltze sistemak eta mahai mugikorren bidezko eta amarratze azkarren bidezko trokel aldaketa.

Prentsa hidraulikoek merkatuan berpizkunde bat izan dute prestazio berri eta aurreratuekin alternatiba errentagarri bihurtu direlako automobilen piezak produzitzeko. Gainera oso onak dira sektoreak eskatzen dituen prozesu berrietarako, hala nola, press-hardenning edo SMC piezen edo beste material konposatuen birmoldaketarako.