2016-02-02

PRESS HARNENINGAREN INGURUKO PONENTZIA ARRAKASTATSUA INDIAN

International Seminar on Forming Technology urtarrilaren 20an izan zen Bangaloren

Fagor Arrasate event: PRESS HARNENINGAREN INGURUKO PONENTZIA ARRAKASTATSUA INDIAN

Konformazioko teknologien inguruko nazioarteko seminarioa IMTEX 2016 feriarekin batera egin zen Bangaloren, Indian. 200 pertsonen aurrean Aitor Ormaetxeak “Latest developments and test for Hot Forming” izeneko hitzaldia eman zuen eta bertan azken aurrerapenak azaldu zituen, hala nola, piezak beroan konformatu eta ondoren epelduta lortzen den erresistentzia igoera. Prozesu honi “press hardening” deitzen zaio  eta gaur egun erresistentzia altuko pieza oso konplexuak egitea ahalbidetzen du. Horrela, autoen karrozeria asko arintzen da, kontsumoa ere jaitsi egiten da eta fabrikazio prozesua sinplifikatzean inbertsioa ere murriztu egiten da. Indian teknologia berria da eta horregatik bertaratuen artean interes handia sortu zuen. Hori horrela izanik, FAGOR ARRASATEK zorion gutuna jaso du egin zuen azalpen paregabeagatik eta mezuak dioen bezala “The depth of your knowledge and lucid presentation was a great learning opportunity for the delegates”.
Fagor Arrasate mota guztietako estanpazio sistemetan den bezalaxe, bere Hotteknik markarekin mundu mailako liderretako bat da press hardening sistemen diseinu eta horniduran.