2009-12-31

STALATUBE ZERBITZU ZENTROAK FAGORREKO EBAKETA LINEA BAT INAUGURATU DU FESTA HANDI BATEZ

Fagor Arrasate event: STALATUBE ZERBITZU ZENTROAK FAGORREKO EBAKETA LINEA BAT INAUGURATU DU FESTA HANDI BATEZ
Finlandian, STALATUBE zerbitzu zentro handiak Fagor Arrasatek bere instalazioetan instalatu dion luzetarako ebakitzeko linearen inaugurazio bikaina antolatu zuen. Ospakizunaren buru Jukka Nummi jauna izan zen, enpresaren Zuzendari Exekutiboa. Bere hitzaldian, Nummi jauna baikor agertu zen egoera ekonomikoaren inguruan eta garai zailetan inbertitu behar dela defendatu zuen. Aipatu zuenez, “bakarrik hildako arrainak egiten dute igeri korrontearen alde”. Era berean, Paula Lehtomäki ministra andreak ospakizunera bertaratu zen eta Finlandiako siderurgia sektoreari buruz hitz egin zuen. Jaana Pelkonenek, 2007an Helsinkin Eurovisioneko jaialdiko aurkezlea, aurkeztu zuen ospakizuna. FAGOR-eko luzetara ebakitzeko lineak 1600 mmko zabalerako eta 8 mmko lodierako altzairua prozesatzeko ahalmena du.