2016-09-21

ThyssenKrupp System Engineering-ek zoriondu egin du FAGOR ARRASATE bere planta berriaren inaugurazio ekitaldian

FAGOR ARRASATEk trokel handien probetarako 1.600 tn-ko bi Prentsa Hidrauliko instalatu ditu Thussenkruppen planta berrian (Wadern-Lockweilerren)

Fagor Arrasate event: ThyssenKrupp System Engineering-ek zoriondu egin du FAGOR ARRASATE bere planta berriaren inaugurazio ekitaldian

ThyssenKrupp System Engineeringek ireki duen planta berriaren inaugurazioa irailaren hasieran egin zen Wadern Lockweilerren (Alemania). Lantegi berrian FAGOR ARRASATEk trokel handiak probatzeko bi prentsa hidrauliko instalatu ditu eta gaur egungo teknika berri guztiak dituzte dispositiboetan.
Etxe alemaniarraren buruek FAGOR ARRASATE zoriondu egin zuten proiektuaren exekuzioan erakutsitako bikaintasunagatik, izan ere, instalazio honek baldintza tekniko guztiak bete baititu, eta baita epeak eta aurreikusitako kalitatea ere. 

ThyssenKruppeko goi karguez gain, ekitaldira erakundeetako ordezkariak eta politikoak ere joan ziren. Hala nola: Peter Altmaier (Gai Berezietarako ministroa eta Angela Merkelen gobernuko kantzelergo burua) eta  Annegret Kramp-Karrenbauer (Sarreko lurralde-lehendakaria). Sarreko lurraldean ireki da lantegi berri hori eta bi politikari horiek hangoak dira sortzez. 

Thyssenerako trokelen probetarako prentsak 4 puntuko beheko kuxin hidraulikoa dute, eta goiko kuxin hidraulikoa organ. Halaber, ebakitze-motelgailuak dituzte eta mahaiaren dimentsioak 5.000 x 2.700 mm-koak dira. Instalazioak, gainera aurreko mahai higigarria du.
FAGOR ARRASATEko ekipoaren lan onaren beste eredu bat. ZORIONAK!