Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
“Fagor Technology stamping Day” izeneko jardunaldi teknologikoa Bursa hirian (Turkia) izango da datorren abenduaren 2an
Bertan, Fagor Arrasateko espezialista eta ingeniariek estanpazioko teknologian dauden azken aurrerapenak azalduko dizkiete gonbidatuei. Serboprentsa eta enbutitze aurreratuko beste teknologia batzuk zer eskaintzen duten erakutsiko da, gaur egun horiek baitira autoak ekoizteko faktore gakoa eta garapen handia baitute.
Besteak beste, SPT teknologiari buruz arituko dira, Servopress Techonology. Honek, pieza askoz konplexuagoak ekoiztea ahalbidetzen du enbutitze prozesuaren kontrol osoa edukiz eta efizientzia energetiko altua eta ingurumenarekiko errespetua bermatuz. Altzairua eta aluminioa ebakitzeko Servoblanking prentsa lineak ere ekarpen teknologiko interesgarriak dira auto ekoizpenerako, batez ere gaur egun auto arinagoak garatzea garrantzitsua baita. Abiadura handiko tandem prentsa lineei buruz ere hitz egingo da, produktibitatea asko igotzen dute eta. Horrez gain, hauek izango dira azalduko direnak: pieza estrukturalak egiteko prentsa transferren garapenak, “Press Hardening” prozesuan serboprentsen erabilera, prestazio eta errendimendu hobeak lortzeko; konposite piezak egitea prozesu jakin horretarako berariaz garatuak daudenak eta “Industry 4.0” programak estanpazio sektorean izango duen eragina.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.