2011-04-02

Txinan FAGORen luzetarako ebaketa linea baten inaugurazio Zeremonia

Wuhan-en WUHU VEISCO MATERIAL TECHNOLOGY-n instalatu duen FAGOReko luzetarako ebaketa linea baten inaugurazioa ospatu zen

Fagor Arrasate event: Txinan FAGORen luzetarako ebaketa linea baten inaugurazio Zeremonia

Orain dela gutxi Wuhan-en, WUHU VEISCO MATERIAL TECHNOLOGY-n FAGOR-ek instalatu duen luzetarako ebaketaren linea inauguratu da.

Zeremoniara elkarteko hainbat zuzendari joan ziren, baita agintari lokalak ere. Fagor Arrasatetik “Fran” Chi Feng eta Ion Linazasoro joan ziren. Diskurtsoetan, bi aldeak oso pozik zeudela esan zuten, bai proiektuaren arrakastagatik, baita proiektuaren garapenean beraien arteko lankidetzagatik ere.

Luzetarako ebaketa linea berriak limite elastiko handia duten altzairuzko bobinak prozesatu ditzake, 800 Mpa-rainokoak 2080 mm-tako zabaleran eta 0,5 eta 2,5 mm bitarteko lodieratan. Prozesatutako materiala margotu daiteke, eta honegatik, gainazalaren kalitatea kontu handiz tratatu behar da, estaldurari kalte ez egiteko.

 

Luzetarako ebaketa lineak gehienez 200 m/minutuko abiaduran egin dezake lana. FAGOR-en linea berriaren elementuak: bobinen biltegia, kargarako orga, hedatzailea, pala elikatzailea, zentraje banda automatikoa, arrabola elikatzaileak, puntadun zizaila eta txatarren ebakuazioa, gidak, zizaila zirkularra aihotzen aldaketa automatikoarekin, ertzen kiribilkatzaileak, tinkatzaile berezia, deskargarako orga eta moztutako bobinen biltegiratzerako irteera dorretxoa. Bobinak 30 tona pisatu ditzake.

Luzetarako ebaketa lineak produktibitate altua izateko, beharrezko elementu guztiak dauzka.