2011-08-30

Volkswagenek berriro jo du Fagor Arrasatera bere eskariak egiteko

Wolfsburgeko fabrikatzaileak eskari garrantzitsu bat egin dio FAGOR ARRASATEri gurpilak fabrikatzeko estanpazio sistema baten horniketarako.

Fagor Arrasate event: Volkswagenek berriro jo du Fagor Arrasatera bere eskariak egiteko

Wolfsburgeko fabrikatzaileak eskari garrantzitsu bat egin dio FAGOR ARRASATEri gurpilak fabrikatzeko estanpazio sistema baten horniketarako. Bi transfer prentsa dira, bata besteari lotuta, lehenengo prentsak bi orga ditu eta bigarrenak, bat. Sistema formatu kargagailu batekin osatzen da.

Lehenengo prentsak beheko loka-puntutik 20 mmtara 3200 tonatako gaitasuna dauka, eta mahaiaren tamaina 4500 x 1500mmtakoa da. Prentsa honen ibilbidea 450 mmtakoa izango da eta altura itxia 1000 mmtakoa. Makina honek bigarren kanpoko orga bat dauka, elikatutako formatuak mozteko. Bigarren orga honek 500 tonatako gaitasuna dauka beheko loka-puntutik 12.5 mmtara, eta tamaina 1200 x 1700mmtakoa, 180 mmtako ibilbidearekin. Sistemaren abiadura 12tik 20 gpmra doa lanerako moduan eta 5etik 12 gpmra doitze moduan.

Bigarren prentsak 2500 tonatako gaitasuna dauka beheko loka-puntutik 20mmtara, eta mahaiaren tamaina 4500 x1500 mmtakoa da. Ibilbidea kasu honetan 900 mmtakoa da. Bi makinak transfer elektroniko bat daukate, 900mmtako aurrerapen programagarriak eta 150 mmtarainoko altxatzeak egiteko.

Noski, prentsak mahai mugigarriak dauzkate, eta lokailu azkarrak dituzte trokelen aldaketa ahalik eta azkarren egiteko.

Makina bien artean mekanismo robotizatu bat dago shuttle motakoa, piezak lehenengo prentsatik bigarrenera eramaten dituena. Formatuen kargagailua instalazioaren hasieran dago, eta horrek lehenengo prentsari elikapen zuzena eta azkarra bermatzen dio. Azken baten, sistema guztiak 3 orga batera lanean dituen transfer prentsa handi bat izango balitz bezala funtzionatzen du.