2010-02-28

WUHAN IRON AND STEEL (WISCO)

WUHAN IRON AND STEEL (WISCO) enpresak eskaera garrantzitsua eman dio FAGOR ARRASATEri luzetarako ebaketa linea bat hornitzeko. Linea berriak 2080 mm-ko zabalerako eta 2.5 mm-ko lodierako altzairu delikatua prozesatu ahalko du 30 tonako bobinetan. Lineak minutuko 200 m-tara funtzionatuko du eta gainazal delikatuko materialak prozesatuko ditu, pintatutako altzairuak barne.
 
FAGOReko luzetarako ebaketa linea berriak honako elementuak izango ditu: bobina biltegia, kargarako orga, karga automatikoa, desbiribilkatzailea hirugarren euskarriarekin, pala, banda erdiratzailea, puntadun zizaila eta ebakuazio sistemak, alboko gidariak, arrabol elikatzaileak, zizaila zirkularra, hortzak automatikoki aldatzeko dorretxoa, begizta area, uhal tenkagailua, biribilkatzailea, deskarga orga piano sistemarekin, bobinak jasotzeko dorretxoa eta shimless tresneria. Lineak 28 tira ebaki ahalko ditu aldi berean.